3/06/2010

West Wlanderen

Publicado por Markel irizar Bloga |

Kaixo lagunok!

Gaur 2 hizkuntzetan egitekoa nintzen zutabetxoa,baina denbora gutxi dugula eta, bihartik aurrera egingo dugu.
Ez dago asko kontatzeko. Haizea, hotza ( 7 gradu baino ez ), eta arrisku asko. Esprinean iritsi gara, eta haizearekin taldea askotan moztuta egon da. Lasterketako momentu txarrenean zulatu bat izan dut, eta pelotoia 4 multotan zela, kriston berotua hartu dut lehen taldera sartzeko.
Azkenean aurreko multzoan sartu naiz, baina ezin izan dut esprinean ezer egin. Arrisku asko egon da, eta antzemango zenuten moduan, ez nago barriketa askotarako.
Biharko, hotz gehiago, euria eta edurra espero da. Bonifikazioek erababakiko duten lasterketa hontatik; erorketa edota gaixotu gabe , etxera joatea espero dut, baina aukerarik bada; igandean saiatuko naiz zerbait egiten!

Ordurarte, besarkada bero bat

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Fumiyuki japoniarra hamargarren! Jesusinen porran Markel, zu baino puntu gehiago dauzka.¿?

jb dijo...

Pena bat Steegmans-ena. Plan danak berreraiki bihar eztok??
Lasai, Vaitkus, Rast, Impey, Rosseler,...eta hi heu. Ekipo latza klsikotarako!!!Animo eta zorte on!!!!

Publicar un comentario

Subscribe