10/03/2010

EstresaK

Publicado por Markel irizar Bloga |

Kaixo guztioi!

Aspaldian idatzi gabe ibili naiz, nere txutxu-mutxuak. Batek baino gehiago esan dit ia seko nagituta nagoen, baina arrazoia da Gara egunkarirako Tourra eta Vueltari buruzko zutabeak idazten ibili naizela, eta nere ganabrako ideia txoro guztiak haruntza bideratu ditudala.

Denboraldiko bigarren zati hau nahiko ona izaten ari da neretzat. Nire lehen garaipena lortzeaz gain, lasterketa gehienetan oso gustora ibili naiz.

Kanadan, Quebec -en ihesaldi ona harrapatu eta azken bueltararte lasterketa buruan ibili nintzen. Montrealen aldiz, Ekimov zuzendariak igoeran erritmoa bizitzea egokitu zidan, eta Vendee ko lasterketan berriz ere ihesaldi ona harrapatu nuen, eta aspaldi hontako sentsazio onenak izan nituen.


Datozen helburuetarako, batez ere Lombardia eta Gran Prix des Nations -eko erlojuperkorako, ikaraggari ongi etorriko zaidan lasterketa bat bukatu dut gaur. Belgikan, Franco- Belge 4 eguneko proban ibili naiz, eta etapa denak esprinean bukatu diren arren, sentsazio onek hor jarraitzen dute.

Baina aurrez, beste zutabe batzuetan aipatu izan dudan bezela, Belgikako lasterketa hauek, ez dira besteak modukoak. 200 txirrindulari izugarri estuak diren bideetan, haizea saihetsetik, zuzendari denak aurrean joateko esanez, bide gorriak eta autoen bideak banatzen dituen zelai ala espaloiak, norabide bakoitzeko bideak banatzeko dagoen dilatazio junta... mila arrazoi daude, Belgikako lasterketak oso arriskutsuak eta estresanteak izateko.

Ezin zara momentu baten ere lasaitu. Irteeratik bukaerarartem behatzak galgei itsatsita, eta beti aurrera begira adi-adi.

Behin lasterketa bukatuta eta autobusean dutxatu eta gero, hotelera iritsi eta gure sendagilearen urtebetetzea ospatu eta afaldu ondoren, berriz ere dutxa bat lasai -lasai hartu, eta zutabe hau idazteari ekin diot. Musika pixka bat jarri, eta azken aste hontan, lehen aldiz, koskobiloa ahoan dudala egon gabe, lasai antzean nabil.

Ba, horrenbeste gustatzen zaizkidan Pirritx,Porrotx eta Mari Mototsek esan ohi duten bezela, kanpora estresa eta une hau gozatzera noa!

Beste bat arte!

10/01/2010

LIVESTRONG day

Publicado por Markel irizar Bloga |

Hola a todos.

Hoy os escribo en castellano, para poder llegar al mayor número de gente.

Mañana, 2 de octubre, es el dia Livestrong. El dia en el que Lance fue diagnosticado de cancer. Yo también fui diagnosticado en octubre, es por lo quiero que todo el que pueda, se una al movimiento Livestrong.

Todo al que mañana se una al movimiento Livestrong, ponieendo la imagen del Team 28 en su perfil ( facebook o twitter ), hara que Radio Shack done un dolar por cada persona que se una a la lucha contra el cancer.

Es por ello por lo que os animo a meteros en http://cot.ag/cE26fH y os unais al movimiento en la lucha contra el cancer.

Gracias a todos

Subscribe