2/28/2010

Ixatik Urbixara asko xauk

Publicado por Markel irizar Bloga |




Aupa lagunok!
Behin Cerdeñako itzulia bukatuta, lasaitasun garaia iritsiko zelakoan nengoen. Gaurko klasikoan, gizon azkarrik ez genuenez, lasai hartzea zen gure helburua. Horregatik, apur bat erlaxatu eta pizza ederra afalduta lasai asko joan ginen ohera.
Gaur goizean, bapo gosaldu eta gero, irteerara joan gara. Lasterketan lasai joateko esan digu Alainek, baina ez uzteko oso ihesaldiu haundiak.
Gauzak horrela,irteerako plazako terrazatxo batean, Alain Gallopin zuzendaria, Nino sendagilea eta 8 txirrindulariak, caffe machiatto eta espresso gozoa hartzen egon gara lasai.
Baina usteak erdi ustel izan dira gaur ere, eta topera irten gara. 35 bat txirrindulariko ihesaldi bat egin da, eta 4 Radio Shack sartu gara bertan.
Handik 20 bat geratu gara aurrean eta 48 km orduko batazbestekoaz, lasterketa gure artean erabaki da.
Helmugatik gutxira, 7 kote bat joan da eta bertan Jani Brajkovic ta Geo Lequatre sartu ditugu. Atzean ni eta Hermans geunden. Kotxetik Alainek zera esaten zigun: Ben, Markel, go behind every movement ! ( Mugimendu guztietara atera ), eta horrela egin dugu.
Helmugan ia denbora berberean heldu gara. Geo 3. Izan da, Jany 8 eta ni atzeraxeago.
Lastima, irabazteko zorian egon baigara, baina Oñatin esaten den bezela: ixa irabazi in du!
Bai, baina ixatik Urbixara asko xauk!
Beste bat arte, arrivederci!
Markel

2/27/2010

Good Job Guys

Publicado por Markel irizar Bloga |

Kaixo lagunok!
Astea bukatzera doa, eta Cerdeñako itzulia bukatu da. Bihar beste klasiko bat dugu, baina taldian inor azkarrik ez dugunez, biharkoa egun lasaia izango da guretzat.
Baina Cerdeñako itzulia bukatuta, balantzea egiteko orduan, uste dut guretzat oso ona dela. 2 eta 4 sailkapen orokorrean eta taldekako garaipena. Pena bakarra mendate oso gogorrik ez egotea, zeren nere ustez Chris Horner izan da itzuli hontako gizonik indartsuena.
Kreuzigerrek irabazi du, eta berari eta bere taldeari zoriontzea besterik etzaigu geratzen.
Hala ere, uste dut talde moduan izugarri ongi aritu garela. Eta horretxegatik, itzuli hontan , pinganillotik gehien entzun dudan esaldiarekin geratzen naiz: good job, guys! ( Lan ona mutilok)
Bai horixe, gaizki egitean esan beharra dago, baina ongi egitean ere bai, eta hor datza talde onen arrakastaren arrazoietariko bat.
Lan ona egitearen sentsazio gozo honekin uzten zaituztet!
Laster arte!
Goodbye!
Markel

2/26/2010

Radio Shacken frekuentzia

Publicado por Markel irizar Bloga |



Kaixo lagunok!
Gaur Cerdeñako itzuliko 4. etapa eduki dugu. 80 lagun bat inguruko taldetxo bat heldu gara, eta gure taldeko kide guztiak bertan sartu gara.
Badirudi, gure Shack irrati honek, frekuentzia ona bilatu duela. Baina zuetariko askok galdetuko duzue zer demontre den Radio Schack ? Askok galdetzen didate ea irrati bat den.
Ba ez, ezta irrati bat, elektronika eta telefonoak saltzen duen kate izugarri handi bat da. 6000 zentru komertzial eta denda, eta 36000 langile dituen empresa puska!
Baina, irrati bat ez izan arren, gure taldeak f.m. edo a.m. eko frekuentzia ez eduki arren, oso sasoiko dagoela erakusten ari da.
Algarveko itzulian etapa bat, sailkapenean 3., 4. eta 7. eta taldekako sailkapena irabazi genuen, eta hemen momentuz 2. eta 4. gaude eta taldekako saikapenean ere lenenak.
Eta taldeari buruz dagokionean horixe guztia, eta neri dagokidanean berriz, sekula izan ez ditudan sentsazioak izaten ari naizela besterik ez. Lan dexente, baina oso gustora egiten dena. Zuzendariak eta talde kideek ongi eskertua, eta datozen helburuetarako oso baikor izatea suposatzen duen gorputz - aldia daukat!
Ea sentsazio on horiek, emaitza on batzuekin datozen laister!
Besterik gabe, bihar beste txapatxo bat, eta hau bukatzera doa!
Laster arte!

2/25/2010

Etapa tranquila?

Publicado por Markel irizar Bloga |


Hola amigos!
Hoy cambio de lengua para los que no entiendan euskera. A partir de la siguiente carrera empezare a escribir la columna en euskera, y en castellano. El ingles lo dejaremos para otro año...
Hoy hemos tenido una etapa de 206 km, donde ha ganado Petacchi. Siempre que vemos en la clasificación que ha ganado un sprinter, nos viene a la cabeza que ha sido una etapa tranquila. Pero que no nos lleve al engaño!
Por unos puntos de la montaña, el Miche ha preparado una buena liada, y los sprinters han tenido que perseguir para empalmar.
Para nosotros todo ha ido bien. Los últimos 30 kms era con viento lateral, pegados al mar. Pero no hemos tenido problemas. Tampoco hemos perdido tiempo en la caída que ha habido a falta de 4 kms, y seguimos donde estábamos.
Mañana es la ultima oportunidad de intentar algo, y estamos muy animados....
Mañana os contare algo mas!
Un abrazo
Markel

2/24/2010

Radio Shackekin debuta

Publicado por Markel irizar Bloga |


Kaixo lagunok!
Azkenean iritsi da estreinatzeko eguna! Eta estrenatu, arrazoi askorengatik esaten dut. Talde berria, denboraldi hasiera eta orain seme bat izan beharrean 2 ditugu! Beraz antzemango zenuten bezela, oso pozik nago!
Eta batzuk galdetuko duzue, eta lasterketari buruz zer? Nolakoak dira aurreneko sentsazioak?
Ba, sailkapenari begiratuta gezurra dirudi, baina oso ongi sentitzen naiz.
Lehenengo etapan Liquigaseko beste 2 txirrindularirekin batera tiran egon nintzan azken mendaterarte. Behin bertara iritsita, taldekideen erropak batu eta lasai , indarrak gordeaz joateko esan zidaten.
Eta gaurko oso ongi etorri zait. Etapa hasieran saihetseko haizea geneukan. Liquigasekoak tiran jarri dira, eta dexenteko tentsioa egon da, eta hortik aurrera erasoak hasi dira, eta ia nahi gabe eguneko ihesaldian sartu naiz.
Azken mendatetik 10 km ra harrapatu gaituzte, eta gero Horneri lagundu diot portua ongi hasten. Gero bigarren egiteko gai izanda eta Braiko bostgarren!
Datozen egunetan berriz ere arraunean egitea tokatuko zait, baina oso gustora egiten dut, asko eskertzen baitute.
Ba holaxe, besterik gabe uzten zaituztet.
Espero dut hemendik aurreta blog hontan nere berriak jarraitzea!
Besarkada bero bat guztioi!
Markel

2/16/2010

Talde berria,ilusio berriak!

Publicado por Markel irizar Bloga |







Kaixo guztioi!

Lehenik eta behin barkamena eskatu beharrean nago, azkenaldian webgunea berritu gabe izan dugulako, baina indar berriturik gatoz, eta ea berriz ere martxan jartzen dugun!

Aldaketa ugari izan dira nire bizitzan azken denboraldian. Berriz ere aita izango naiz, taldez aldatu dut eta arlo pertsonalean ere beste amets txiki batzuk bete ditut. Beraz, antzemango duzuen moduan ilusioz beterik nago. Horetxegatik, web gunea ere guztiz eraberritzea erabaki dugu.

Hemendik aurrera, nere berri blog honen bitartez izango duzue. Espero dut denboraldi oparo baten aurrean izatea!

Besterik gabe,ongi etorri!

Subscribe