2/28/2010

Ixatik Urbixara asko xauk

Publicado por Markel irizar Bloga |




Aupa lagunok!
Behin Cerdeñako itzulia bukatuta, lasaitasun garaia iritsiko zelakoan nengoen. Gaurko klasikoan, gizon azkarrik ez genuenez, lasai hartzea zen gure helburua. Horregatik, apur bat erlaxatu eta pizza ederra afalduta lasai asko joan ginen ohera.
Gaur goizean, bapo gosaldu eta gero, irteerara joan gara. Lasterketan lasai joateko esan digu Alainek, baina ez uzteko oso ihesaldiu haundiak.
Gauzak horrela,irteerako plazako terrazatxo batean, Alain Gallopin zuzendaria, Nino sendagilea eta 8 txirrindulariak, caffe machiatto eta espresso gozoa hartzen egon gara lasai.
Baina usteak erdi ustel izan dira gaur ere, eta topera irten gara. 35 bat txirrindulariko ihesaldi bat egin da, eta 4 Radio Shack sartu gara bertan.
Handik 20 bat geratu gara aurrean eta 48 km orduko batazbestekoaz, lasterketa gure artean erabaki da.
Helmugatik gutxira, 7 kote bat joan da eta bertan Jani Brajkovic ta Geo Lequatre sartu ditugu. Atzean ni eta Hermans geunden. Kotxetik Alainek zera esaten zigun: Ben, Markel, go behind every movement ! ( Mugimendu guztietara atera ), eta horrela egin dugu.
Helmugan ia denbora berberean heldu gara. Geo 3. Izan da, Jany 8 eta ni atzeraxeago.
Lastima, irabazteko zorian egon baigara, baina Oñatin esaten den bezela: ixa irabazi in du!
Bai, baina ixatik Urbixara asko xauk!
Beste bat arte, arrivederci!
Markel

5 comentarios:

Pasaporte a Wonderland dijo...

OSO ondo!
15tan sartzeak Jesusinentzat garrantzi haundia dauka!!

RuperArKo. dijo...

Aupa Markel.Ez pentza lastima dela, ondion etorrikoxak irabazteko Ordua seguru egon eta aukera hori ondo aprobetxaukok ela.Segi horrela

Anónimo dijo...

Good job, Markel!!!
Gozada bat hemendik aurrera zure komentarioak irakur ahal izatea. Munduko sorte onena opa dizut denboraldi berri honetarako.
Besarkada haundi bat Gazteiztik.

Arregi.

zalea dijo...

Aupa, Markel, txirrindulari ona, eta idazle hobea. Eutsi idazteari, gustura irakurriko dugu eta.
jabi arrasatetik

jb dijo...

Aupa Markel!!!Ederki habil!!

Ikusikoxu hire lehenengo objetibo garbixak zela faten ttuken iparraldeko infernu eder hortan. Seguru hire martxan papel ederra betekokela.

Suerte, hemendik fin fn jarraittukoxu Irizarren gora beherak lasterketa horreittan!!

Ondo ibili!

Publicar un comentario

Subscribe