2/22/2011

Andaluziako 3. etapa

Publicado por Markel irizar Bloga |

 Poliki poliki, Antequerako helmuga gero eta gertuago dago. Gaur ere, arerioak saiatu dira gauzak zailtzen, baina gure taldea berriz ere ikaragarri indartsu aritu da, eta beariei esker beste egun batez jarraitzen dut lider gisa. Teorian, biharko etapak ez luke aparteko zailtasunik izan behar, baina azken etapan, Antequeran hain zuzen, betiko amaiera aldatu eta enboskada bat jarri dute. Azken kilometroan malda handiko muino bat, eta jeitsiera arriskutsu bat jarri dute, eta azken helmuga gurutzatu arte ezta lasaitasunik izango.

  Hala ere, normalean zortea oso lagun izaten ez dudanez, oraingoan dena ongi irtengo nagoelakoan nago, eta ia  ia nere maletatxoan maillot gorri hau eraman dezakedan. Zin egiten dut, irabazi ezkero, Cruzcampo etxeak maillotean daukan publizitatea , erraz amortizatuko dutela, ze  nere lagunarteko peña birrasek, ziur garagardo bat baino gehiagorekin ospatuko dutela.

Ba horrela , atseden hartzera noa, eta ea  dena ongi ateratzen zaigun. Desiatzen nago azken eguna iristeko. Astebukaera nere familiarekin pirineotako nere txokotxoan pasatzeko plana eginda geneukan, baina aste hontan daukadan tensio guztia askatzeko, inoiz baino gustorago joango naizelakoan nago.

Besterik gabe, ea ia dena irten eta etxean, zuekin gozatzerik dudan

Ongi segi eta beste bat arte

2/22/2011

Andaluziako Liderra

Publicado por Markel irizar Bloga |

Kaixo guztioi Granada aldetik.
Egun oso luze eta nekagarria izan eta gero,oraintxe aurkitzen dut lasai egoteko tartetxo bat,eta nere kontakizuna makinatzen hasten naiz.
2 igoera ikaragarri eta gero,eta gorriak eta bi ikusi arren,taldekideen laguntzarekin lortu dut aurreko 20kotea harrapatzea,eta ikaragarri lan ona egin dutenez, beraiei esker jantzi ahal izan dut liderraren maillota.
Orain,denok daukagu itzuli hau irabazteko ilusioa,baina ezta batere errexa egongo.
Hala ere bai nik,bai nire taldeak,gure hanketan daukagun dana emango dugu azken garaipena R handia soinean duen taldek,urteko lehen itzulia lor dezan.
Lidertza hontara iristeko, horrenbeste lan eta ordu egiteko, sakrifikatu eta laguntzen ditudan 3 aingeruak nire pentsamenduetan ditudala, ohera sartzera noa.
Alaitz, Xabat eta Aimarrengatik, hori eta gehiago merezi dutelako,atseden hartu eta ia gaurko moduko berri onak bidaltzen dizkizuedan.
Besarkada bero bat eta mila esker zuen babesagatik!!
Bihararte
Markel

2/20/2011

Andalucia

Publicado por Markel irizar Bloga |

Hola amigos!
Hace tiempo que no escribía nada en el blog. Hoy que vuelvo otra vez al teclado,me gustaría haberlo hecho con una de las mejores noticias.
Después de Mallorca, empece a encontrarme mejor,y una vez que habíamos hecho una semana de entrenamientos bastante exigente,las buenas sensaciones volvían a aparecer en mis piernas.
Vine con muchas ganas a Andalucía, pero al ver el recorrido,se me cayo la moral a los pies. La crono tenia una subida con pendientes del 18% con pave, y creí que no iba a tener ninguna opción.
Aun y todo,y aunque un poco mas relajado que otras veces, he salido a tope,y aunque me haya dado la impresión de que he subido el repecho atascado,el tiempo ha sido bueno.
Por una parte,me queda la alegría de estar adelante,pero por otra, la pena de perder una carrera por centésimas. Ayer Aimar cumplió un añito, y hubiese sido el mejor regalo que le podía haber hecho su aita.... Pero que se le va a hacer!
Pues nada,un fuerte abrazo a todos,y gracias por vuestros animos.
Hasta pronto
Markel

Subscribe