4/06/2011

Egurra Narru!

Publicado por Markel irizar Bloga |

Kaixo guztioi!

Batek baino gehiagok, etxean egonda, zerbait idatziko nuela espero zenuten, baina taldearentzat gauzak oso ondo doazen arren, oraindik joan zen asteko gertaerak ez dit karreraz gozatzen uzten, eta pixkat "bajonazoarekin" egon naiz

Urretxun, seko estresatuta hasi nuen lasterketa. Taldearen aurkezpena, talde kideei Antiguako malda erakutsi beharra.. ezertarako denborarik gabe.
Baina zorionez gauzak ondo doaz, eta Zallan berriz ere maillot horia gure talde bururen batek jantziko duen ametsa buruan dudala, ekiten diot eguneroko lanari.

Begian daukadan konjuntibitis txiki hau kenduta, momentuz dena ongi doa eta ez daukat kexatzeko motibo gehiegirik. Baina zihur naiz, bihar; jende pilloa ikusi arren, bide bazterrean norbait botako dudala faltan. Bera ez egon arren, horrenbeste aldiz esan zidan Egurra Narru! entzungo dut bere ahotsarekin nere barrurako, eta espero dut dagoen tokian dagoela, hemendik aurrera ere, nere lasterketan bere bultzada sentitzea.

Laster arte
Markel

3/12/2011

Bat gutxiago

Publicado por Markel irizar Bloga |

Kaixo guztioi!

Egun bakar bat gelditzen zaigu Paris Niza hau bukatzeko,eta azken etapak eztauka oso itxura onik!. Irteeran, taldekideekin hitzegiten nuen, badirela urtean zehar, 10 bat egun,non ez dela oso atsegina izaten txirrindulari izatea. Ba gaur, horietako bat izan da. Irteerantik izugarrizkoa haizea, euria,hotza, arriskua... erorketa pila.... Maskaant-ek adibidez 7 saihets!!! apurtu ditu, eta birika zulatu du. Astanako txirrindulari bat, kamioi baten barrura sartu da erorita, eta egia esan bere egoerak ere ez zirudien oso ona.

Izugarri atsegin dut bizikleta, baina onartu beharra daukat, egun hauetan ez dudala batere gozatzen. Hala ere, garrantzitsuena da, inongo arazo eta erorketa gabe iritsi garela helmugara 6 orduko saioaren ondoren. Nire ustez gure taldeak oso lan ona egin du, eta talde bezala saku ongi beteta eraman genezake etxera. Dagoen bezela bukatzen bada, etapa bat, bigarren, zazpigarren eta zortzigarren postuak sailkapen orokorrean eta taldekako sailkapen orokorra ez dago batere gaizki. Beraz ia bihar gauzak ongi ateratzen zaizkigun, eta gauden tokian amaitzerik dugun.

Ta orain, atseden hartzera noa, zeren bihar,berriz ere euria, hotza, eta arrisku haundia dugu. Bihar urteko bigarren egun desatsegina izango da, beraz beste 8 egun "txar" bakarrik geratzen direla pentsaturik kontsolatu beharko dugu!

Besterik gabe, agur t´erdi

3/10/2011

Zorionak Klodi!

Publicado por Markel irizar Bloga |

Kaixo guztioi.

Nere zutabetxo hau ,sekula baino gustorago idaztera natorkizue. Paris Niza hontarako, 2 helburu ekarri nituen, eta iada bat bete dut. Nire talde buruen mesedetan lan egitea nahi nuen, eta Sergio eta biok tiran egon eta gero Klodik etapa eta lidertza lortu ditu.

Bigarren helburua erlojupeko on bat egitea zen, baina beste urteren baterako utzi beharko dugu. Andreas ala Jani lider irtetzen badira erlojupekotik, astebukaerarako indarrak gordetzeko eskatu digu taldeak, eta hola biharko erlojupekoa ez dut 100 % ean egingo.

Hala ere,lidertzan den Klodik, taldean daukan estimagatik, taldekide guztiak desiatzen gaude, astebukaeran bere mesedetan lan egin, eta gure indar apurrak bere mesedetan xahutzeko.

Ba horrela, maillot horiak eta etapako sailkapenak ematen duen zapore goxoarekin agurtzen zaituztet

Bihar ia indarrak gorde, eta stebukaeran lan on bat egiteko moduan gauden.

Laster arte!

3/07/2011

Paris Niza

Publicado por Markel irizar Bloga |

Kaixo guztioi!

Paris Nizako 2. etapa ikaragarri arriskutsua bukatu eta gero, hoteleko lasaitasunetik idazten dizuet.

Saihetseko haizea zela, izugarrizko tentsio eta urduritasuna izan dugu pelotoian. Egia esan, denbora da horrenbeste arriskuak hartzen ez nituela, zeren gaur egun dana "limatzen " ez joan ezkero, ezinezkoa zen azken 15 etatik irtetzea.

Eroriko pilla bat egon dira, eta gure taldean Klodi ezik, beste guztiak sanu eta salbu heldu gara.

Bihartik aurrera, mendateak hasten dira, eta beste lasterketa ezberdin bat ikusiko dugu. Ia nolako maila ematen dugun, eta gure liderrak sailkapeneko aurreneko postuetan sailkatzerik ditugun.

Nere aukerei dagokionez, egun hauetan Klodi, Levi eta Janni rentzat ahalik eta lanik onena egiten saiatuko naiz, eta ostiraleko erlojupekoa 100% ean egiten saiatuko naiz. Ia indarrez ondo heltzen garen, eta bai neuk, nahiz neure taldekideak erlojupeko on bat egiten dugun.

Besterik gabe, masajea hartu eta afaltzera noa.

Laster arte

Subscribe