3/12/2011

Bat gutxiago

Publicado por Markel irizar Bloga |

Kaixo guztioi!

Egun bakar bat gelditzen zaigu Paris Niza hau bukatzeko,eta azken etapak eztauka oso itxura onik!. Irteeran, taldekideekin hitzegiten nuen, badirela urtean zehar, 10 bat egun,non ez dela oso atsegina izaten txirrindulari izatea. Ba gaur, horietako bat izan da. Irteerantik izugarrizkoa haizea, euria,hotza, arriskua... erorketa pila.... Maskaant-ek adibidez 7 saihets!!! apurtu ditu, eta birika zulatu du. Astanako txirrindulari bat, kamioi baten barrura sartu da erorita, eta egia esan bere egoerak ere ez zirudien oso ona.

Izugarri atsegin dut bizikleta, baina onartu beharra daukat, egun hauetan ez dudala batere gozatzen. Hala ere, garrantzitsuena da, inongo arazo eta erorketa gabe iritsi garela helmugara 6 orduko saioaren ondoren. Nire ustez gure taldeak oso lan ona egin du, eta talde bezala saku ongi beteta eraman genezake etxera. Dagoen bezela bukatzen bada, etapa bat, bigarren, zazpigarren eta zortzigarren postuak sailkapen orokorrean eta taldekako sailkapen orokorra ez dago batere gaizki. Beraz ia bihar gauzak ongi ateratzen zaizkigun, eta gauden tokian amaitzerik dugun.

Ta orain, atseden hartzera noa, zeren bihar,berriz ere euria, hotza, eta arrisku haundia dugu. Bihar urteko bigarren egun desatsegina izango da, beraz beste 8 egun "txar" bakarrik geratzen direla pentsaturik kontsolatu beharko dugu!

Besterik gabe, agur t´erdi

1 comentarios:

Anónimo dijo...

Hola Markel,mucho tiempo sin tener noticias tuyas.Ya se ve que teneias una relación muy estrecha con este amigo.Mucho animo para esta etapa que te espera y haber si puedo verte en alguna etapa del Tour.
No cambies.AMIGO

Publicar un comentario

Subscribe