Kaixo lagunok!
Hau idazten dudan bitartean, zapore gazi gozo bat daukat.
Nere lana, Lancekin hasieratik egotea eta haizearengatik babestea zen. Halaxe egin dut, eta bere eskaerak betetzen joan naiz. Halako baten, irratia apurtu zaio, eta kotxera beste baten bila joateko eskatu dit. Irratia jasotzen nuen bitartean, haizearekin moztu da, eta kilometro mordoxka sufritu eta gero sartu naiz taldera eta irratiana konpondu ahal izan dugu.
Gero Sebak, Kwaremount azpian zulatu du, eta gurpila ematera geratu naiz. Bere gurpila aldatu eta talde batera sartu garenean, multzoa apurtuta zegoen.
Behin 40 txirrindulari joanak zirela helburua hurrengo multzoan lasterketa bukatzea zen,baina Koppenberg gainean, Vaitkus zulatu, eta biziketa ahutsi du era berean. Nere bizikleta eman diot, eta zulatuakin egin ditut km batzuk.
Geldi zegoen kotxe bati gurpil bat hartu, eta beste 20 km egin ditut bizikleta matxuratuaz. Aurrerago, bizikleta aldatzea izan dut! Baina bakarrik Tomasena zegoen puntu hartan. 2 talla handiagoa zen bizikletakin beste 35 km egin ditut, baina nere taldetxoan zioazen denak jeitsi dira, eta ezin izan dut bukatu.
Lance aurrean ibili da, eta asko eskertu digu egindako lana, baina pena apur batekin nagoela aitortu behar dut!
Baina, horrela dira lasterketa hauek! Garai hobeak itxaron beharko ditugu!
Besterik gabe, besarkada bero bat.
Markel

4 comentarios:
Aupa Markel. zu lasai egon.Zure lana OSO ONDO egin duzu eta punto.Nik bentzat oso pozik nago zurekin. Aurrera,segi horrela eta zure saria jasoko duzu.ez euki dudarik.Animo.
Ruper
Aupa Markel !!!
Zure lana egin zenuen, bahina badakigu ze karrera berezia eta saila den, bakarrik ikustea zer gertatu zitzaion Brechel-eri bisikleta aldatzen ulertzekoa da.
Benga !!! Paris-Roubaix bertan dago !!! eutz<i gogor !!!
Aupa Markel, animo. Oso momentu onian zauzela emuten dau ta, domekan berriz beste aukera bat izango dozu zure burua erakusteko. Oso zaila izaten da lasterketa honeittan dana ondo urtetia, baina egunen baten ailauko xatzu egun hori. Animo eta ez etsi!!
Markel, temporada oraintxe hasi da!
Asterix-ek esaten zuen bezala: Al final venceremos, por tutatis!
Publicar un comentario