3/27/2010

Harelbeke,Flandes txikia!

Publicado por Markel irizar Bloga |

Kaixo lagunok!

Gaur Harelbeke, hau da Flandes txikian parte hartu dugu. Flandiarrentzat, Ronde Van Vlandeeren edo Tour de Flandes, da urteko lasterketa garrantsitzuena. Eta aurreko lasterketa guztiak, De Ronde prestatzeko dira. Eta presraketa hortako azken eguna, Harelbekeko lasterketa da.

De Rondeko muino eta pave gehienak pasa ditugu, eta horregatik da oso garrantsitzua lasterketa hau.

Eta nola joan den galdetuko duzue? Ba, ondo, oso ondo!

Haiserako ihesaldian, 2o ko taldetxo batean, Seba ( Rosseler) sartu dugu. Gero ihesaldi hortatik, 4 bakarrik geratu dira, eta aztean taldea gutxika, gutxika txikitzen joan da. Pelotoitik, 6 txirrindulari indartsuenak, Boonen, Cancellara, Pozzato, Flecha eta konpañiak aurrera egin dute, eta 4 kotea harrapo dute. Gero , gure kalterako, Sebak " petau" egin digu, eta 9 kote hori iritsi da sakabanatuta gure taldetxoaren aurretik.

Gu, beste 40 bat aillegatuko ginen. Bukaeran, indartsu nengoen, eta behin eta berriz saiatu naiz, 10 posturako saiakera egiteko. Azkenengo aldiz 2km pankartan berriz ere harrapo gaituzte, eta sprinerako " tostauta" iritsi naiz.

Arraroa egingo zaizue, baina hemen postu guztiak topera borrokatzen dira, batzuentzat, proba hau irabaztea, Donostiako klasika irabaztea baina garrantzitsuagoa izan bai daiteke.

Egia esan, nere web gunea egiten duen Kaskarinok parte hartzen duen Jesusisen porrarako, ez legoke gaizki 10 egitea, baina beste baten izan beharko du! Hala ere, oso gustora nago egin dudan lanarekin, eta Ronde Van Vlandeeren handian lan berdina egitea, emaitza ona izango zen!

Hala ere, Jesusinen porra hortan, ni aukeratu nauten Iñigo eta Mendiri esan nahi diet, aurten puntotxo batzuk emateko moduan egongo naizela! Bai horixe!

Ba, hola besterik gabe, eta bihar Gant Welvegem dugularik uzten zaituztet! Bihar, jendea fresko egongo da, ( talde askok txirrindulariak aldatzen dituzte ) beraz ez dut uste emaitza ikaragarri ona izango denik. Hala ere, borrokarako gertu egongo gara, eta ez dugu hala eta nola etsiko!

Besarkada bero bat eta mila esker, zuen animo eta laguntzagatik

Brujasetik

Markel

1 comentarios:

pizura dijo...

Ondo Markel !! ondo.
Ematen du lasterketa polita egin duzula ea hurrengo astean ere antzerako bat egiten duzun edo obea, argi egongo gara telebistari begira.
Beste aldetik, lasterketaren zati batzuk ikusi dut eta ikusgarria jendetza, FLANDES bera ematen zuen.

Pd: Devolderekin batera, ez dago geizki

Publicar un comentario

Subscribe